The New Sansse Taberna
- Kategoria: Lokal komertzialak
- Data: 2018-12-05
- Kokalekua: Donostia
Donostiako Sansse Tabernak goitik behera aldatu du bere itxura. Dekoratzailearen eskariz, tabernako egituraren elementu nagusiak egin ditugu, hala nola, paretetako frisoak, sabaiko lamak, barra edota apalategia. Elementu dekoratzaileak ere sortu ditugu: mahaien tapak, hormetan dauden lanparak eta kuboak, besteak beste. Itxuraldaketa osoa, tabernaren nortasuna mantenduz.









