image
image

“Proiektu bat,
bizipen bat.”

Zure proiektua gauzatzen
lagundu nahiko genizuke.

Apatta Aroztegia
Egurrean oinarritutako proiektuak,
zure beharren arabera.

Apatta Aroztegia bezeroen neurrira egindako lanetan oinarritzen da, materialen kalitatea zainduz. Proiektu ezberdinak egiten ditugu, erreformak, kanpo eta barne moldaketak, neurrira egindako altzariak… Proiektu bakoitza bezeroen beharrak ezagutzetik hasten da: zatoz eta hitz egin dezagun.

Zerbitzuak

Apatta balioak.

Enpresa txikia gara, familia giroan hazia. Natura eta egurrarekiko maitasunari zor diogu belaunaldiz belaunaldi arotzeria lanbide izatea. Esperientzia eta gaztetasuna, tradizioa eta berrikuntza, egun bi belaunaldi ari gara elkarlanean. Eskulana eta detaile txikiei garrantzia emanez, teknologia berriekin uztartuz.

Proiektu guztiak ikusi
image

Zatoz gu ezagutzera.

Zure proiektua gauzatzen lagundu nahi zaitugu. Ideiak mahai gainean jarri eta landuz, proiektuaren alde teknikoari dagozkion aholkuak emanez eta gaur egungo material aukera zabala erakutsiz, gure instalazioetan daukagun erakusketan bertan.