Irurako etxebizitza
- Kategoria: Etxebizitzak Sukaldeak
- Data: 2018-02-10
- Kokalekua: Irura
Egindako lanak:
Lurreko parketa, sukaldea, egongelako mueblea, sofa, berogailu gaineko apala.
Deskripzioa:
Sukaldea eta egongela zatitzen zituen tabikea bota da espazio ireki eta diafanogo bat sortzeko, eguneko bizia egiten den zonari garrantzia emanaz. Espazioa orokorrean hartuta diseinatu dira elementu guztiak, bizitoki goxoa eta funtzionala sortu nahi izan da, neurrira egindako altzariekin eta aukeratutako material berritzaileenekin. Lurrean erresistentzia handiko haritzezko parket laminatu bat jarri da, baita sukaldean ere. Pareta forratzeko material bera erabili da, horrela jarraikortasun bisuala ematen zaio eta sarreran paretean integratuta geratzen den armairua sortzeko aprobetxatu dugu. Islak sukalde eta egongelaren arteko lotura lana egiten du, alde batetik dituen moduluak sukaldeko tresnak jasotzeko pentsatu daude, almazenajeko kapazidade handia dutela eta beste aldetik, estetikari gehiago begiratu zaio, azkenean egongelako altzari bezela funtzinatzen dute. Sofaren estruktura ere neurrira egin da lekua ahalik eta gehien aprobetxatzeko, tapizeroarekin elkarlanean emaitza oso txukuna lortu da. Egongelako altzaria telebista azpiko iskina erabat aprobetxatzeko pentsatuta dago.






